XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakin ba...

1.- Faltsoa. Bateatuta barik dagoan personeak, ezin leike iñoiz artu Konfesiñoko Sakramentua.

2.- Egia. Bateatuta gero egin direan pekatuak, orreexek bakarrik parkatuten dira Konfesiñoko Sakramentuaz. Bateo aurreko pekatuak, Bateoagaz beragaz parkatuten dira.

3.- Faltsoa. Pekatu astunik euki ezean, persona orrek pekatu ariñak konfesau leikez.

4.- Egia. Ama Birgiñeak ez eban iñoiz pekaturik egin, ez astunik, ez ariñik. Orregaitik, ezin eiken artu Konfesiñoko Sakramentua.

5.- Egia. Gure pekatuen damuak, Jainkozkoa edo supernaturala izan bear dau. Jainkoa ofendidu dogulako atsekabea euki bear dogu biotzean. Bestela, gure damua naturala izango litzake. Esate baterako: noredonor ofendidu dogulako edo bere aurrean izen ona galdu dogulako edo onelako beste errazoi gizonezko bategaitik damutuko bagintzaz, Konfesiñoko Sakramentuak ez leuskiguz pekatuak parkatuko.

Gure indar guztiak geitu ta batuteko ordua etorri da.

Egin daiguzan alegiñak, Bizkaiko familia guztiak Errosario Santua egunean egunean errezetako inbitaziñoa artu daien, eta oitura eder au, galdu dan etxeetan, barriro biztu daiten.

Kasimiro, Bilbaoko Obispo Jauna

Morcillo